Atal honetan norbere burua kudeatzen duten enpresa eta aholkularitza-enpresek egin beharreko urratsak adierazi ditugu, bai lehen aldiz egin beharreko ekarpenetan, bai ondorengoetan.
ENPRESAK
Hona hemen jarraitu beharreko urratsak:
1 ESKATU KODEA:
Enpresaren Gizarte Segurantzako Ebazpenaren dokumentua bidali behar duzue, bai faxez, bai posta elektronikoz, eta gero deitu egingo dizuegu dagokion kodea jakinarazteko. Gure webguneko eremu pribatura sartzeko erabiltzailea eta pasahitza emailez jasoko dituzue.
2 FITXATEGIA EGITEA:
Gure webgunean GEROAren programa eta fitxategiak bete beharreko ezaugarri espezifikoak zehaztuta dituzue.
Programa ez da beharrezkoa nominen aplikaziotik bertatik fitxategia sortzen duten enpresetarako.
GARRANTZITSUA: Fitxategian langileen helbide zuzenak jarri behar dira, gero etxera bidaliko baitzaie gure webgunean erregistratu ahal izateko partaidetza-zenbakia/erabiltzailea.
Internetik ez duten langileentzat, langileen Alta/Aldaketan eredua eskatu dezakete 943317022 telefonoan.
Geroko helbide-aldaketak egiteko, Langileen eremuan ala gurekin harremanetan jarri beharko duzue.
Fitxategia ondorengo hilabete bukaeran edo horren 15a baino lehen helbideratuta badago bidaliko da, gure webgunearen Eremu Pribatuaren bidez.
3 ORDAINTZEKO HAINBAT AUKERA:
- Banku electronikoa
-
Zordunketa automatikoa/banku-helbideratzea (ikus baldintzak)
HARREMANETARAKO PERTSONA:
Ana
Telefonoa 943 317 279
AHOLKULARITZA ENPRESAK
Hona hemen jarraitu beharreko urratsak:
1 AHOLKULARITZA ENPRESAREN KODEA ESKATU:
Aholkularitza-enpresaren datuak GEROAra bidali behar dituzue, emailez edo faxez, eta gero deitu egingo dizuegu dagokion kodea jakinarazteko. Gure webguneko eremu pribatura sartzeko erabiltzailea eta pasahitza emailez jasoko dituzue.
2 KODEAK ESKATZEA:
Enpresen Gizarte Segurantzako Ebazpenaren dokumentua bidali behar duzue, bai faxez, bai emailez, eta gero deitu egingo dizuegu dagokion kodea jakinarazteko.
3 FITXATEGIA EGITEA:
Gure webgunean GEROAren programa eta fitxategiak bete beharreko ezaugarri espezifikoak zehaztuta dituzue. Programa ez da beharrezkoa nominen aplikaziotik bertatik fitxategia sortzen duten enpresetarako.
GARRANTZITSUA: Fitxategian langileen helbide zuzenak jarri behar dira, gero etxera bidaliko baitzaie gure webgunean erregistratu ahal izateko partaidetza-zenbakia/erabiltzailea.
Internetik ez duten langileentzat, langileen Alta/Aldaketan eredua eskatu dezakete 943317022 telefonoan.
Geroko helbide-aldaketak egiteko, Langileen eremuan ala gurekin harremanetan jarri beharko duzue.
Fitxategia ondorengo hilabete bukaeran edo horren 15a baino lehen helbideratuta badago bidaliko da, gure webgunearen Eremu Pribatuaren bidez.
4 ORDAINTZEKO HAINBAT AUKERA:
-
Banku electronikoa
-
Zordunketa automatikoa/banku-helbideratzea (ikus baldintzak)
HARREMANETARAKO PERTSONAK:
Igone, Marijo y Miguel
Telefonoa: 943 317 279
SEKTOREAK
96. urtean GEROA Gipuzkoako sektore siderometalurgikoaren ekarpenekin hasi zen. Patronal eta Sindikatuen (Bazkide Eratzaileak) negoziketen bitartez ezarri beharreko %ak erabaki ziren. Bien arteko akordiora iristean, Geroara ekarpena derrigorrezkoa bihurtzen da sektore horretako enpresa (Bazkide Babesle) eta langile guztientzat (Agizko Bazkideak). Gaur egun ondoko sektoreak biltzen ditu, bertan adierazten diren kotizazio-ehunekoekin –ehuneko horiek langilearen kontingentzia arruntaren oinarrian aplikatzen dira.
KODEA |
SEKTOREAK |
APLIKATZEKO % |
|
ENP |
LAN |
G01 |
INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOA |
2,300 |
2,300 |
G02 |
ZERAMIKAREN INDUSTRIA |
1,750 |
1,750 |
G03 |
ZURAREN INDUSTRIA |
1,000 |
1,000 |
G04 |
GARRAIO-KUDEATZAILEAK |
1,500 |
1,500 |
G05 |
OKINTZAREN INDUSTRIA |
0,600 |
0,600 |
G06 |
BEIRAREN INDUSTRIA |
1,750 |
1,750 |
G07 |
ERAIKUNTZA |
2,000 |
2,000 |
G08 |
PAPER-KARTOIAREN INDUSTRIA |
0,700 |
0,700 |
G09 |
ALTZARIEN INDUSTRIA |
0,500 |
0,500 |
G10 |
EHUNGINTZAREN MERKATARITZA |
0,800 |
0,800 |
G11 |
LARRUAREN MERKATARITZA |
0,800 |
0,800 |
G12 |
METALAREN MERKATARITZA |
1,000 |
1,000 |
G13 |
ERAIKIN ETA LOKALEN GARBIKETA |
1,250 |
1,250 |
G14 |
HORNITEGIAK |
2,000 |
2,000 |
G15 |
FRUTA ETA BARAZKI HANDIZKARIAK |
1,500 |
1,500 |
G16 |
ERREP. ZEHARREKO MERKA. GARRAIOA |
0,750 |
0,750 |
G17 |
IKUSKIZUN ETA KIROL LOKALAK |
0,500 |
0,500 |
G18 |
BULEGO ETA DESPATXOAK |
0,200 |
0,200 |
G19 |
MERKATARITZA OROKORRA |
0,200 |
0,200 |
G20 |
KIROL INSTALAZIOAK |
0,500 |
0,500 |
Honez gain, erakundera 35 enpresa barneratu dira. Sektorial konbeniorik etzutenez, Geroa BGAEra atxikitzeko eskaria egin zuten, Erakundeko gobernu organuek onartu zutelarik.
2007.urtetik aurrera, adimen urritu eta gaixotasun mentala duten bazkide Babesle eta Agizko bezkideek burutu beharreko aldizkako ekarpena, gehienez ere, une oro bere Sektore edo enpresarentzat ezarritako portzentaiaren bikoitza izango da; beti ere, bazkide babesle eta langile bazkidearen aportazioak berdinak badira, talde honetako langileen arteko ekitatea mantentzen bada eta sektorean adostua eta Erakundeko Gobernu Batzordeagatik onartua bada.